XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ALBORNOZ GIZAJOA...

Albornoz gizajoa ezta abadea ez eskekoa ta, eztauko beste zerik, gaur, Tribunal de Garantias erderaz esaten deutsien zer orretako presidentetasuna baño.

Ta presidentetasun oregaz eztakigu zeinbat garantien kontu emon bearko daun berak; baña berari ez ei deutsie emongo, garantion yagola-bearragaitik, urtean aloger bat baño geyago.

Urtean eun milla pesetako aloger bat baño ez.

Au entzun daunean, Txitxu gurea, txistua baño ariñago, neure idazmaira (eskritorioko maira) yoan da, papera ta arkatza (lapiza) bear dituzala ta.

-¿Zetarako bear dozak papera ta arkatza? - Kontuak atarateko.

-¿Zelango kontuak? - Albornoz gizajo orren alogeraren kontuak, ugazaba.

¿Ezteritxo ondo izango dala yakitea urtean eun milla pesetagaz zeinbat daukon astean, zeinbat illean eta zeinbat egun bakotxean?.

- Txitxu, orren kontuakaz eztok yango, ta itxi egiok orren kontuai.

Begiratuik jesuitak aste onetako chequean zeinbat milla peseta bota yeuskuen lengo astekoan baño geyago.

Ba bayakiat aste batetik bestera millaka peseta batzun aldea yagoana.